Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas

2012/02/16

D bitamina


D bitaminaren eskasiak besteak beste gaixotasun kardiobaskularretan edo trastorno neurologikoetan parte har ditzake. Azkenengo aurkikuntzetan, baieztatu dute erlazioa dagoela D bitamina balore baxuak eta depresioaren artean. Kausa ala ondorioa ote, nork daki?

2012/01/05

Sexu-harreman

Sexu-harremanek lo egiten laguntzen dute. Orgasmoaren zehar askatutako oxitozina logurea eragiten du azkenengo ikasketen arabera. Ondo lo egiteaz aparte, beste onurak ere eragiten ditu: pisu egokia eta presio arterial egokiak mantentzen laguntzen du.

2011/12/01

Buruarekin pilota jotzen duten futbolariek burmuin alterazioak izan ditzakete


Ikerlari amerikarrek ikertu dute futbolarien burmuinak ikusteko ea buruarekin emandako kolpeak eragina ote duten ia traumatismo kraneoentzefaliko bat bezala. Erresonantzia bidez egindako irudi batzuen bidez (DTI) alderatu ahal izan dituzte futbolari eta ez-futbolarien burmuinak. Ondorio modura, ikusi dute lobulu frontal eta alde tenporo-okzipitalean aldaketak zeudela. Izan ere, atentzioa, oroimena eta ikusmen-funtzio batzuk afektaturik egon daitezke.

Noiz da hobeto hipertentsio arterialako pilulak hartzea?

Ikerketa batean alderatu dute pilulak gauean ala goizean hartzea. Honen arabera, hobe da pilulak ohera sartu baino lehen hartzea presio arteriala hobeto kontrolatzen delako, bihotzekoak, bihotz gutxiegitasuna edo burmuineko odoljarioak ekiditen direlako. Beraz, erraza da goizean hartu beharrean pilula, gauean hartzea eta eraginkorragoa izango da!

2011/11/29

Tenperatura altuek haurdunaldia laburtu dezakete


Environmental Health Persepctive aldizkarian ateratako artikulu baten arabera, tenperatura altuek haurdunaldien iraupenen laburpena eragin dezakete. Egun bakarreko gehiegizko beroa nahikoa izan daiteke erditzea egun bat aurreratzeko. Ikerketa Bartzelonan egin dute 2001 eta 2005 artean haurdun zeuden emakumeekin.

2011/11/26

2 motako diabetesa eta autismoa erlaziorik al dute?

Alterazio genetiko eta biokimikoak aztertuz, konturatu dira ikerlariek autismoa (nahaste neurologiko bat dena) eta diabetes mellitus 2 (gaixotasun endokrinoa)-ren arteko erlazioa.

Bietan ezaugarri komunak ikus daitezke: hiperintsulinemia eta glukosarekiko tolerantzia aldatua. Hiperintsulinemia askotan, intsulinarekiko erresistentzia garatu baino lehen agertu ohi da eta honek esan nahi du intsulina mailak odolean handituta daudela. Oso tipikoa da hau ikustea obesitatean eta 2 motako diabetesan. Izan ere, PI3K/Tor proteinak ekoiztu egiten dira autismo gaixotasunean eta hau oso garrantzitsua ere bada intsulinaren seinale bidean.

Bestetik, esatea beste gaixotasun genetiko ere ohikoagoak dira autismo duten pazienteetan, hala nola, neurofibromatosia. Alterazio genetiko komunak ere badute?

Azkenik, esan beharra dago autismo eta DMII (bi gaixotasunen) intzidentzia handitzeak hipotesi hau sendotzen du.

Alzheimer eta antibiralak?

Ikerketa baten arabera, herpes birusaren kontrako farmakoak erabilgarriak izan daitezke Alzheimerren kontra. Izan ere, HSV1 (herpes birus) Alzheimer gaixotasuna pairatzeko arrisku faktorea omen da genetikoki zaurgarritasuna dutenengan.

Gaixotasun degeneratiboa da eta eta gutxi gorabehera 18 milioi pertsona daude afektaturik. Plaka amiloideak pilatzen dira burmuinean eta ondorioz oroimen eta ahalmen kognitiboaren kaltea gertatzen da. Herpes birusetan ere beta-amiloide eta P-tau proteinak pilatzen dira, Alzheimerrean bezalaxe.

Orain dela gutxi frogatu egin da Alzheimer duten gaixoetan, euren plaka amiloideen erdialdean herpes birusa kokatzen dela. Beraz, horrela bada, herpes birusa erradikatzea funtzeskoa izango litzateke plaka amiloide horiek deusezteko.

2011/11/23

Teknika berri bat asmatu dute haurren burmuin-kaltea detektatzeko

Badakigu ume batean ikasketerako arazoak daudenean, askotan izaten dela jaio zenetik burmuin kalteak zeudelako. Hasieran, kalte hauek ez dira ikusgarriak eta 6-7 urterekin egiten dira ikusgai.

Bartzelonako Clinic ospitaleko medikuek aurkitu dituzte irudi bidezko biomarkatzaile batzuk burmuin-kaltearen diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko. Markatzaile hauek %10-12 kasuetan izango dira positibo, eta hauetatik %50k izango dute ikasketerako arazoak etorkizunean

Biomarkatzaile hauek erresonantzia magnetikoaren bidez lortzen dira. Hauetan burmuineko gai zuria aztertzen da batez ere eta gai da %94 fidagarritasunarekin asmatu.

Teknika hau bakarrik erabiliko da haur oso goiztiarretan eta hazkuntza intrauterinoan arazoak izan dituztenetan. Irudian ikusiko da gai zuri eta gantz gutxiago dagoela.

2011/11/17

Dislexia koefiziente intelektualarekin ez du erlaziorik


Dislexia oso maiz ikusten dugun patologia dugu. Estatu Batuetan bakarrik %5-10ek sufritzen dute. Betidanik pentsatu izan da patologia hau aurkezten dutenak argiak zirela beste arlotan baina ez irakurmenan. Hala ere, demostratu da koefiziente intelektual baxuko pertsonek ere sufritzen dutela dislexia fenomenoa. Irakurtzeko zailtasunak duten umeak (dislexikoak) lengoaiaren soinuak prozesatzeko arazoak berdinak dituzte koefiziente intelektuala edozein delarik. fMRI-ren bidez, hau da, funtzionala den irudien bidezko erresonantzia magnetikoa, frogatu izan dira aurkikuntza hauek.

Gainpisurako joera dago berandu lo eta altxatzen direnen artean

Ordu berdinak lo egin arren, dirudienez osasuntsuagoa da goiz ohera joatea eta goiz jaikitzea. Beranduago lotaratzen direnak eta berandu jaikitzen direnak, gainpisurako 1'5 aldiz arrisku gehiago dute. Gainera, ohera berandu joaten direnak ikerlan honetan frogatu da ariketa fisiko gutxi egiteko joera dutela. Osasun erakundeek gomendatzen duten baino denbora gehiago ematen zuten telebista ikusten edo ordenagailuarekin jolasten. Ikerketan ohera goiz joaten ziren pertsonak eta berandu joaten zirenak ordu berdinak lo egin behar zuten lo konparatu ahal izateko.

Goizak ariketa fisikoa egiteko aproposak dira. Aitzitik, gauak telebista ikusteko ala sare sozialetan ibiltzeko oportunitate gehiago daude. Hau dela eta, dirudienez jokabide sedentarioagoak aurkezten zuten ohera berandu joaten zirenak.

2011/11/06

45kg-ko eskrotoa duen gizon batek milioi bat dolar behar ditu operatzeko

W.W.Jr, 47 urteko gizona, lifedema eskrotal gaixotasuna pairatzen du 2008 urtetik. Bere gorputzak ura biltzen du eskroto barruan eta hori dela eta ezin du bizitza normala eraman.

Guinness liburuan sartu ahalko litzateke W.W.Jr, baina berak bakarrik ebakuntza jasan nahi du bere gaixotasunarekin bukatzeko, 45kg pisatzen duen konkorrarekin. Linfedema eskrotalaren eritasuna orain dela 3 urte hasi zen eta orain, ibiltzea eragozten dio eta baita beste aktibitateak ere. Ibili ahal izateko, kuxin bat jarri behar du barrabiletan mina zertxobait kendu ahal izateko.

Bere sufrimendua ebakuntza batekin bukatuko litzateke, baina bere seguruak ez du ebakuntza ordaintzen eta ondorioz, milioi bat dolar behar du. Medikuek ez dakite ebakuntza behin-betikoa izango den baina mementuz ez dute beste irtenbiderik aurkitzen. Txarto joaten baldin bada, kastrazioa egin beharko litzateke.

Horretaz aparte, 47 urterekin lan egiteari utzi behar izan dio eta etengabeko gernu egiteak ditu. Arnasteko zailtasunak ere baditu eta ezin da inhalagailurik gabe bizi. Etxetik ez da ia irtetzen. Ezin du ahaztu bizitza aldatu zen eguna: oso min handia jasan nuen gorputz osoan, mina gelditu zen eta horrek gongoil linfatikoak akatu zituen. Ohetik altxatu zenean barrabilak tamainaz handituta zituen.

2011/10/31

Zergatik ote daude pertsonak hatz-aztarnarik gabe?

ADNa bezalaxe, hatz-markak pertsona bakoitzeko identifikatzaileak dira, horregatik erabilera anitz dituzte. Baina, imaginatu dezakezue norbait hartz-markarik gabe?

Ez da zientzia-fikzio kontu bat, baizik eta arnormaltasun erreal bat adermatoglifia izenarekin ezagututa. Anomalia hay dutenek izapideak egiterako orduan zailtasunak aurkitzen dituzte.

Tel Aviv-eko medikuntzako fakultatean (Israelen)aurkitu dute zein den nahaste hau eragiten duen mutazio genetikoa.

Adermatoglifia ezagutu zen emakume suitzar batekin Estatu Batuetara joan nahi zelako eta hartz-markak hartu behar zizkioten. Berak haiei informatu zien ezinezkoa izango zela.

Mundu osoan, bakarrik 4 familia dira anormaltasun honekin bizi direnak. Adermatoglifiaz aparte, pertsona hauek izerdi-guruinen kopuruaren murrizpena ere daukate. Izan ere, hartz-aztarnarik ez izatea gaixtoasun larriagoren seinale izan daiteke.

Azkenik, esatea mutazioa SMARCAD1 genean dagoela. Gene honen expresioaren murrizpena, adermatoglifia nahastearen eragilea da. Eta izerdiaren kopuruaren gutxipenaz gain, ez dirudi pertsona hauek beste trastornorik duten.

2011/10/24

Marrubiak urdaila babesten dute

Saguekin egindako ikerketa baten arabera, marrubiak jatea alkoholak mukosa gastrikoan eragiten dituen kalteak eta beste gaixotasun gastriko murrizten ditu.

Ondorio hauetara heltzeko, ikerlariek aldez aurretik saguei etanola eman zizkieten. Batzuk bakarrik jan zituzten marrubiak alkohola edan baino lehen. Mukosa gastrikoa analizatu ondoren, zientifikoek ikusi zuten marrubia jan zuten taldean ultzera gutxiago zituztela.

Marrubien efektu onuragarriak ahalmen antioxidatzailean eta konposatu fenolikoetan datza. Gainera, organismoaren defentsa antioxidatzaileak eta entzimak eragiten dituzte, hau ere onuragarria izanik.

Plus One argitutaratuko ikerketaren ondorioak dira marrubietan aberatsa den dieta bat egitea, antioxidatzaile propietateak direla eta, efektu onuragarria izan dezaleela urdail-ultzeretan eta gaixotasun gastrikoetan non erradikal askeak sortzen diren. Bestetik, onuren artean, alkoholak mukosan duen eragina murriztea daukagu. Izan ere, gastritisa (mukosa gastrikoaren inflamazioa) erlazioanatuta dago alkohola edatearekin baita beste infekzio birikoekin ere.

Bioteknologiaren aurkikuntza honek lagundu ahal digu ahalmen antioxidatzaile eta babestzaile dituzten farmakoak aurkitzen, ultzerak edo beste patologia gastrikoak tratatzeko.

2011/10/22

Bihotzekoaren funtza


Arterietan kokatutako arterioesklerosi plaka nahiko gogorra da kanpoaldetik baina barrutik leuna da (kontuan hartu gantzez osatuta dagoela baina kanpotik kaltzioa ezartzen da eta horrek trinkotasuna ematen dio). Batzutan, ateroma edo arterioesklerosi plakaren azkenengo geruza apurtzen da. Hau gertatzen denean, odol koagulu bat sortzen da plakaren inguruan. Odol kooagulua arteria guztiz oztopatzen duenean, odola ezin izango du bihotzaren atal batera heldu. Tratamendua ez bada azkar ezartzen, bihotz-muskuluaren atal hori kaltetuta suerta daiteke edota atal horren heriotza gerta daiteke.

2011/10/20

Doministiku sexualak

Orain dela hilabete batzuk, britaniar bat ospitalera joan zen sintoma arraro batekin: usinak zituen sexuan pentsatzen zuen bakoitzean. Erreakzio hau guk pentsatzen dugun baino maizago gerta daiteke, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariaren arabera.

Mahmood Bhutta, artikuluaren egileak dio: "usinaren erreflexua gure nerbio sistema autonomoaren eboluzioaren aztarna da". Bhuttaren arabera, nerbio sistemak menderatu ezin ditzakegun erantzun fisiologikoak kontrolatzen ditu(bihotzaren taupada, niniaren handitzea) eta beraz, seinaleen gurutzaketa bat gertatzen denean sexua eta doministikuen arteko lotura ager daiteke zenbait pertsontean.

Paziente honek sufritzen dituen sintomen adibide gehiago izateko, Bhuttak interneten begiratu zuen. 17 gizon eta emakumeren lekukoak aurkitu zituen aitortzen zutenak pentsamendu sexualak izan ostean doministikuak zutela edota orgasmoaren ondoren.

Ikerlariak susmatzen du doministikuaren erreflexuaren lotura kitzikapen sexualarekin heredatzen den akats genetikoa izan daiteke, familia bereko kideetan maizago. Hala ere, tabu den gai bat denez, gertakari honen berri ez dugu gutxi arte izan.

2011/10/19

Zergatik gara bero kanpoko tenperatura 30ºC denean?


Badakizue gure gorputz-tenperatura 36ºC-koa dela, beraz, zergatik bero sentitzen gara giroko tenperatura 30ºC-koa denean? Gure metabolismoak xahutzen duen beroan dago erantzuna.

Gure zelulak, bizitzeko elikagaiak oxidatzen dituzte eta "bero gehiegi" ekoizten dute gure tenperatura mantentzeko baino gehiago, beraz, azalaren bidez igorri behar dugu soberan dugun beroa (erradiazio, konbekzio, eroapen bidez). Giroko tenperatura, gure tenperaturatik ahalik eta gertuen egon ahala gure beroa xahutzea zailagoa izango da eta bero sentsazio subjektiboa izango dugu.
Arazoa da, hipertermia batekin hiltzea nahi ez badugu, gure gorputza beroa igortzeko moduak aurkitu behar ditu, hala nola, izerdiaren bidez. Izerdia, lurruntzean gorputzari beroa "lapurtzen" dio: bitxia da lurruntzen dela azkartasun ezberdinarekin giroaren hezetasunaren arabera. Horregatik, nahiz eta tenperatura berdina izan, itsasaldean beroa gehiago nabaritzen dugu hezetasuna handiagoa delako. Gainera, bainu bat hartzea oso tenperatura altuetan (gure gorputz-tenperaturarekin alderatuz) hilgarri suerta daiteke, ezin izango dugulako gure metabolismoak ekoiztutako beroa igortzeko modurik.

2011/10/17

Mina atsegina izan daiteke?

Gorputzaren zonalde batek mina jasaten duenean, minaren hartzaileak (nozizeptoreak) bizkar muinetik garraiatzen dira eta informazioa burmuinera heltzen da. Honek neurotrasmisore baten jariapena eragiten du, endorfina (ekintza analgesikoa duen opiazeoa da). Zenbait egoeratan, ahalegin handia behar denean, sexu-aktibitatean bezala, nueropeptido honen jariapena handitzen da eta horrela mina atsegin bihur daiteke.

Bihurketa hau paradoxikoa izan daiteke. Biologo askok uste dute endorfinen jatorria bilatu behar dela harrapari batek eragindako heriotzan. Izan ere, substantzia hauen kopurua handiagoa da haragijaleen harrapakinetan. Jariapena heriotz atseginagoa izaten lagunduko lioke. Teoria honen arabera, sexua eta heriotzaren arteko erlazioa berriro eguneratuko litzateke plazerra minarekin elkartzen dugunean.

2011/10/10

Gizakion burmuineko atal batzuk bakarrik hizkeran espezializatuak daude


Ikerketa batean azaldu berri da gure burmuinean hizkeran bakarrik lan egiten duten atal batzuk daudela.

Espezifizitate funtzionalaren arabera, burmuineko atal bakoitzak, funtzio ezberdinak ditu. Zientzialariak badakite espezifizitate funtizonala existitzen dela. Adibidez, sistema motoreari dagokionez, neurona talde bat badago ezkerreko eskuaren hatzamarrak kontrolatzen dituena eta beste talde bat mihiaren mugimenduak kontrolatzeko. Baina, zer gertatzen da funtzio konplexuagoen kasuetan? Burmuinak erabilera anitzeko eskualdeak jartzen ditu martxan edozein lan kognitibo burutzeko?

Hizkera gizakiok bakarrik erabili dezakegun gaitasun kogniboa da eta giza-kultura guztietan ikusten dugu, beraz, normala da pentsatzea burmuinean monopolio bat egongo dela. Irudi bidezko erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidez, burmuineko aktibitate neuronala neurtu da, baina emaitzak ez dira esanguratsuak izan. Hala ere, ikerketa askoren arabera, hizkuntzan espezializatuta dauden burmuin-eskualdeak existitzen dira baina oso zaila izan da frogatzea atal hauek hizkuntzari bakarrik eskeinita dauden edo ez.

Ikerketa honetan teknika berritzaile bat erabili dute eta honen arabera, hizkuntzan espezializatuta dauden eskualde txiki batzuk aurkitu dira eta hauek egoera normalean ez dira ezertarako gehiago erabiltzen.

2011/10/09

Odol-hodi gehiegi izateak, Alzheimer gaixotasunean giltza izan daiteke

Badirudi azalpen berri bat aurkitu dela Alzheimer gaixotasunaren suntsiketa ahalmenerako: gehiegizko odol-hodiak.

Odol-hodien hormen zelulak edo burmuin ehunaren zelulak orain arte oso gai garrantzitsua izan da Alzheimer buruzko ikerketetan. Wilfred Jefferies, Britaniako Columbia Unibertsitatekoa, Kanadan, demostratu du gaixotasun neurodegeneratibo honetan odol-hodien hormen zelulen hedapena egoten dela.

Jefferies taldeak frogatu zuen Alzheimer zuten saguen burmuin ehunan, kapilarren kopurua bikoitza zela. Gainera, konturatu ziren Alzheimerrarekin hil ziren pertsonak, pertsona osasuntsuekin alderatuta, kapilar dentsitate gehiago zutela.

Jefferies taldeak uste du proteina beta-amiloideak direla odol-hodien hazkuntza estimulatzen duten seinaleak. Odol-hodi gehiegi izateak hezi hematoentzefalikoa apurtzen du. Hezi honen helburua oxigenoa burmuinera heltzea bermatzea eta birusak eta beste substantziak blokeatzea da.

Odol-hodiak hazten direnean, hormen zelulak zatiketa bidez ugaltzen dira. Zatiketa prozesu honetan, zelulak aldi baterako borobil bihurtzen dira eta memento honetan hezi hematoentzefalikoaren babesa eskasa da. Horregatik, elementu kaltegarriak pasa ahal dira burmuinera- Jefferies taldeak azaltzen du.

Heziaren hondatzeak beta-amiloide proteinen pilaketa ahalbidetu dezake, hauek neuronen inguruan jartzen direlarik eta azkenik, neuronen heriotza eraginez.

2011/10/05

Soziabilitatea nerabezaroan sortutako neuronekin zerikusia dauka

Nerabezaroan neuronen sorkuntza eteten denean, pertsona hauek oso antisozial bihurtzen dira helduarora heltzean. Albiste hau argitarazten du Neuroscience aldiskariak Yale-ko unibertsitateko ikasketa bat kontuan harturik. Ikerketa honen arabera, neuronen prozesua eteten baldin bada helduaroan, ez da portaeraren aldaketarik ikusten. Arie Kaffman-ek dio aurkikuntz honek laguntzen duela garapen soziala ulertzen maila molekular batean.

Zientzialariek, orain dela urte batzuk dakite burmuinean etengabe neuronak sortzen ari direla neurogenesi prozesuari esker. Prozesu hau haurtzaroan eta nerabezaroan da oso garrantzitsua. Yale-ko taldeak saguekin experimentuak egin zituzten neurona berrien funtzioak ezagutzeko adin talde ezberdinetan. Neurogenesia nerabezaroan eteten zenean, saguak helduaroan ez zuten beste saguak ezagutzeko jakin-mina, elkarrekintzak ekiditzen zituzten... ”Sagu hauek beste saguak, saguak ez balira bezala hartzen zituzten”- Kaffman-ek horrela azaltzen du fenomeno hau. Aitzitik, sagu helduak beste saguekin elkarrekiten zuten oso maiz. Gainera, frogatu zuten, animali helduei neurogenesia blokeatzen bazieten, portaera soziala ez zen aldatzen. Beraz, burmuinaren portaera egokia nerabezaroan zehar eragina dauka helduaroko portaeran.

Ikertzaileek uste dute ikerketa honek lagundu dezakeela esfizofrenia ulertzen, gaixotasun honetan hipokanpo gunean neurona berrien sorkuntzaren eskasia dago eta lehenengo sintomak nerabezaroan agertu ohi dira.