2011/11/17

Gainpisurako joera dago berandu lo eta altxatzen direnen artean

Ordu berdinak lo egin arren, dirudienez osasuntsuagoa da goiz ohera joatea eta goiz jaikitzea. Beranduago lotaratzen direnak eta berandu jaikitzen direnak, gainpisurako 1'5 aldiz arrisku gehiago dute. Gainera, ohera berandu joaten direnak ikerlan honetan frogatu da ariketa fisiko gutxi egiteko joera dutela. Osasun erakundeek gomendatzen duten baino denbora gehiago ematen zuten telebista ikusten edo ordenagailuarekin jolasten. Ikerketan ohera goiz joaten ziren pertsonak eta berandu joaten zirenak ordu berdinak lo egin behar zuten lo konparatu ahal izateko.

Goizak ariketa fisikoa egiteko aproposak dira. Aitzitik, gauak telebista ikusteko ala sare sozialetan ibiltzeko oportunitate gehiago daude. Hau dela eta, dirudienez jokabide sedentarioagoak aurkezten zuten ohera berandu joaten zirenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario