2011/10/24

Marrubiak urdaila babesten dute

Saguekin egindako ikerketa baten arabera, marrubiak jatea alkoholak mukosa gastrikoan eragiten dituen kalteak eta beste gaixotasun gastriko murrizten ditu.

Ondorio hauetara heltzeko, ikerlariek aldez aurretik saguei etanola eman zizkieten. Batzuk bakarrik jan zituzten marrubiak alkohola edan baino lehen. Mukosa gastrikoa analizatu ondoren, zientifikoek ikusi zuten marrubia jan zuten taldean ultzera gutxiago zituztela.

Marrubien efektu onuragarriak ahalmen antioxidatzailean eta konposatu fenolikoetan datza. Gainera, organismoaren defentsa antioxidatzaileak eta entzimak eragiten dituzte, hau ere onuragarria izanik.

Plus One argitutaratuko ikerketaren ondorioak dira marrubietan aberatsa den dieta bat egitea, antioxidatzaile propietateak direla eta, efektu onuragarria izan dezaleela urdail-ultzeretan eta gaixotasun gastrikoetan non erradikal askeak sortzen diren. Bestetik, onuren artean, alkoholak mukosan duen eragina murriztea daukagu. Izan ere, gastritisa (mukosa gastrikoaren inflamazioa) erlazioanatuta dago alkohola edatearekin baita beste infekzio birikoekin ere.

Bioteknologiaren aurkikuntza honek lagundu ahal digu ahalmen antioxidatzaile eta babestzaile dituzten farmakoak aurkitzen, ultzerak edo beste patologia gastrikoak tratatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario