Mostrando entradas con la etiqueta galderak eta erantzunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta galderak eta erantzunak. Mostrar todas las entradas

2011/11/23

Zein elikagaiak dira kaltzioan aberatsak?

Esnez beteriko edalontzi bat D bitaminan aberatsa da (eta D bitamina funtzeskoa da kaltzioa xurgatzeko). Beste esneki batzuk iogurta eta gazta ere kaltzion aberatsak dira. Izozkiak, berriz, ekidin beharreko produktuak dira. Sardinak eta izokina ere dira erabaki ona.

2011/11/20

Zein da minbizirik izan ezin dezakeen gorputzeko zelularik bakarra?




Globulu gorria, hematiea edo eritrozitoa ere deiturik, minbizirik ezin dezake izan nukleorik ez baitu, eta dakigunez, material genetikorik gabe (DNA) ezin izango da kontrolik gabe hazi eta minbizia izan.



Hala ere, ez pentsa odolean minbizirik ez dagoela, leuzemia da adibide bat eta oso minbizi hilkorra da.

2011/10/13

Sexuarekiko atxikimendua gaixotasun mentala al da?

Seguraski gaixoaldi-baja izan duzue gripe, gastritis eta beste hainbat arrazoiengatik. Baina, sexua gustatzen zaizulako? 2014n sexuarekiko atxikimendua gaixotasun mental bihurtzea pentsatzen ari dira Osasun Munduko Erakundekoek (OMS).

Ez da erakunde bakarra honetan pentsatzen duena. Psikiatriako Erakunde Amerikarrak katalogo ofizialean sartzea nahi du urte honetan edo 2012ko hasieran. Baina, nola jakin patologia den ala ez? Gaixotasun honen aurrean gaude kontrolaren galera eta menpekotasun psikologiko handia dugunean, Joaquin Rocha adituaren hitzetan.

2011/10/08

Hortzen karraska

Barailaren muskuluek oharkabeko mugimenduak egiten dituzte hotzaren, sukarraren, estresaren edo beldurraren aurrean. Karraskatzean, hortzak haien artean talka egiten dute 240-260 aldiz minuturo. Bruxismoan, hortzak konturatu gabe estutzen dira eta populazioaren %10-20 sufritzen duen gaixotasuna da. Oraindik ez da kausa ezagutzen.

Zein da gorputzaren ur portzentaia?

Gutxi gorabehera, %66a. Pertsona batek ur barik egon daiteke aste bat edo gehiago ingurugiroko egoera erosoa baldin bada. Hala ere, bero gehiegi edo estres fisikoaren aurrean, aipatutako denbora laburtu daiteke eta ordu batzuk bakarrik bizirik egon.