2011/11/26

Alzheimer eta antibiralak?

Ikerketa baten arabera, herpes birusaren kontrako farmakoak erabilgarriak izan daitezke Alzheimerren kontra. Izan ere, HSV1 (herpes birus) Alzheimer gaixotasuna pairatzeko arrisku faktorea omen da genetikoki zaurgarritasuna dutenengan.

Gaixotasun degeneratiboa da eta eta gutxi gorabehera 18 milioi pertsona daude afektaturik. Plaka amiloideak pilatzen dira burmuinean eta ondorioz oroimen eta ahalmen kognitiboaren kaltea gertatzen da. Herpes birusetan ere beta-amiloide eta P-tau proteinak pilatzen dira, Alzheimerrean bezalaxe.

Orain dela gutxi frogatu egin da Alzheimer duten gaixoetan, euren plaka amiloideen erdialdean herpes birusa kokatzen dela. Beraz, horrela bada, herpes birusa erradikatzea funtzeskoa izango litzateke plaka amiloide horiek deusezteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario