2011/11/26

2 motako diabetesa eta autismoa erlaziorik al dute?

Alterazio genetiko eta biokimikoak aztertuz, konturatu dira ikerlariek autismoa (nahaste neurologiko bat dena) eta diabetes mellitus 2 (gaixotasun endokrinoa)-ren arteko erlazioa.

Bietan ezaugarri komunak ikus daitezke: hiperintsulinemia eta glukosarekiko tolerantzia aldatua. Hiperintsulinemia askotan, intsulinarekiko erresistentzia garatu baino lehen agertu ohi da eta honek esan nahi du intsulina mailak odolean handituta daudela. Oso tipikoa da hau ikustea obesitatean eta 2 motako diabetesan. Izan ere, PI3K/Tor proteinak ekoiztu egiten dira autismo gaixotasunean eta hau oso garrantzitsua ere bada intsulinaren seinale bidean.

Bestetik, esatea beste gaixotasun genetiko ere ohikoagoak dira autismo duten pazienteetan, hala nola, neurofibromatosia. Alterazio genetiko komunak ere badute?

Azkenik, esan beharra dago autismo eta DMII (bi gaixotasunen) intzidentzia handitzeak hipotesi hau sendotzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario