2012/02/16

D bitamina


D bitaminaren eskasiak besteak beste gaixotasun kardiobaskularretan edo trastorno neurologikoetan parte har ditzake. Azkenengo aurkikuntzetan, baieztatu dute erlazioa dagoela D bitamina balore baxuak eta depresioaren artean. Kausa ala ondorioa ote, nork daki?

2012/01/05

Sexu-harreman

Sexu-harremanek lo egiten laguntzen dute. Orgasmoaren zehar askatutako oxitozina logurea eragiten du azkenengo ikasketen arabera. Ondo lo egiteaz aparte, beste onurak ere eragiten ditu: pisu egokia eta presio arterial egokiak mantentzen laguntzen du.

2011/12/01

Buruarekin pilota jotzen duten futbolariek burmuin alterazioak izan ditzakete


Ikerlari amerikarrek ikertu dute futbolarien burmuinak ikusteko ea buruarekin emandako kolpeak eragina ote duten ia traumatismo kraneoentzefaliko bat bezala. Erresonantzia bidez egindako irudi batzuen bidez (DTI) alderatu ahal izan dituzte futbolari eta ez-futbolarien burmuinak. Ondorio modura, ikusi dute lobulu frontal eta alde tenporo-okzipitalean aldaketak zeudela. Izan ere, atentzioa, oroimena eta ikusmen-funtzio batzuk afektaturik egon daitezke.

Noiz da hobeto hipertentsio arterialako pilulak hartzea?

Ikerketa batean alderatu dute pilulak gauean ala goizean hartzea. Honen arabera, hobe da pilulak ohera sartu baino lehen hartzea presio arteriala hobeto kontrolatzen delako, bihotzekoak, bihotz gutxiegitasuna edo burmuineko odoljarioak ekiditen direlako. Beraz, erraza da goizean hartu beharrean pilula, gauean hartzea eta eraginkorragoa izango da!

2011/11/29

Tenperatura altuek haurdunaldia laburtu dezakete


Environmental Health Persepctive aldizkarian ateratako artikulu baten arabera, tenperatura altuek haurdunaldien iraupenen laburpena eragin dezakete. Egun bakarreko gehiegizko beroa nahikoa izan daiteke erditzea egun bat aurreratzeko. Ikerketa Bartzelonan egin dute 2001 eta 2005 artean haurdun zeuden emakumeekin.

2011/11/26

2 motako diabetesa eta autismoa erlaziorik al dute?

Alterazio genetiko eta biokimikoak aztertuz, konturatu dira ikerlariek autismoa (nahaste neurologiko bat dena) eta diabetes mellitus 2 (gaixotasun endokrinoa)-ren arteko erlazioa.

Bietan ezaugarri komunak ikus daitezke: hiperintsulinemia eta glukosarekiko tolerantzia aldatua. Hiperintsulinemia askotan, intsulinarekiko erresistentzia garatu baino lehen agertu ohi da eta honek esan nahi du intsulina mailak odolean handituta daudela. Oso tipikoa da hau ikustea obesitatean eta 2 motako diabetesan. Izan ere, PI3K/Tor proteinak ekoiztu egiten dira autismo gaixotasunean eta hau oso garrantzitsua ere bada intsulinaren seinale bidean.

Bestetik, esatea beste gaixotasun genetiko ere ohikoagoak dira autismo duten pazienteetan, hala nola, neurofibromatosia. Alterazio genetiko komunak ere badute?

Azkenik, esan beharra dago autismo eta DMII (bi gaixotasunen) intzidentzia handitzeak hipotesi hau sendotzen du.