2011/11/10

Burka

Burkak osasun arloan eragin kaltegarriak ditu eta honako hauek aipatu behar dira:

-Eguzki-izpiak ezin dutenez burka zeharkatu, D bitaminako hipobitaminosia aurkeztu dezakete emakume hauek, baina baita osteoporosia edo minbizi batzuk ere.

-Ikusmenari dagokionez, oihal bat dutenez begien parean, ikusmen galera, begi-lausoak edota itsumen gradu bat eragin dezake.

-Gorputz-tenperaturarako ere txarrak dira ez dutelako uzten izerdia lurruntzen eta 40ºC tenperaturako giro batean (Afganistan, Iran, Argelia) oso kaltegarria izan daiteke.

-Azalari dagokionez, izerditze ezak arazoak dakartza: azal ezkatatsua bihurtzea edota lizun itxurakoa.

-Askotan ere azalean zauriak baldin badaude, ezin dute orbaindu eta ultzerak ager daitezke.

-7kg pisatu dezakete, honek ere eraginak izango ditu hezurretan eta muskuluetan.

-Azkenik, talka psikologikoari buruz hitz egin beharko litzateke, baina hau asuntu serioagoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario