2011/10/22

Bihotzekoaren funtza


Arterietan kokatutako arterioesklerosi plaka nahiko gogorra da kanpoaldetik baina barrutik leuna da (kontuan hartu gantzez osatuta dagoela baina kanpotik kaltzioa ezartzen da eta horrek trinkotasuna ematen dio). Batzutan, ateroma edo arterioesklerosi plakaren azkenengo geruza apurtzen da. Hau gertatzen denean, odol koagulu bat sortzen da plakaren inguruan. Odol kooagulua arteria guztiz oztopatzen duenean, odola ezin izango du bihotzaren atal batera heldu. Tratamendua ez bada azkar ezartzen, bihotz-muskuluaren atal hori kaltetuta suerta daiteke edota atal horren heriotza gerta daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario