
Badakizue gure gorputz-tenperatura 36ºC-koa dela, beraz, zergatik bero sentitzen gara giroko tenperatura 30ºC-koa denean? Gure metabolismoak xahutzen duen beroan dago erantzuna.
Gure zelulak, bizitzeko elikagaiak oxidatzen dituzte eta "bero gehiegi" ekoizten dute gure tenperatura mantentzeko baino gehiago, beraz, azalaren bidez igorri behar dugu soberan dugun beroa (erradiazio, konbekzio, eroapen bidez). Giroko tenperatura, gure tenperaturatik ahalik eta gertuen egon ahala gure beroa xahutzea zailagoa izango da eta bero sentsazio subjektiboa izango dugu.
Arazoa da, hipertermia batekin hiltzea nahi ez badugu, gure gorputza beroa igortzeko moduak aurkitu behar ditu, hala nola, izerdiaren bidez. Izerdia, lurruntzean gorputzari beroa "lapurtzen" dio: bitxia da lurruntzen dela azkartasun ezberdinarekin giroaren hezetasunaren arabera. Horregatik, nahiz eta tenperatura berdina izan, itsasaldean beroa gehiago nabaritzen dugu hezetasuna handiagoa delako. Gainera, bainu bat hartzea oso tenperatura altuetan (gure gorputz-tenperaturarekin alderatuz) hilgarri suerta daiteke, ezin izango dugulako gure metabolismoak ekoiztutako beroa igortzeko modurik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario