2011/10/20

Doministiku sexualak

Orain dela hilabete batzuk, britaniar bat ospitalera joan zen sintoma arraro batekin: usinak zituen sexuan pentsatzen zuen bakoitzean. Erreakzio hau guk pentsatzen dugun baino maizago gerta daiteke, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariaren arabera.

Mahmood Bhutta, artikuluaren egileak dio: "usinaren erreflexua gure nerbio sistema autonomoaren eboluzioaren aztarna da". Bhuttaren arabera, nerbio sistemak menderatu ezin ditzakegun erantzun fisiologikoak kontrolatzen ditu(bihotzaren taupada, niniaren handitzea) eta beraz, seinaleen gurutzaketa bat gertatzen denean sexua eta doministikuen arteko lotura ager daiteke zenbait pertsontean.

Paziente honek sufritzen dituen sintomen adibide gehiago izateko, Bhuttak interneten begiratu zuen. 17 gizon eta emakumeren lekukoak aurkitu zituen aitortzen zutenak pentsamendu sexualak izan ostean doministikuak zutela edota orgasmoaren ondoren.

Ikerlariak susmatzen du doministikuaren erreflexuaren lotura kitzikapen sexualarekin heredatzen den akats genetikoa izan daiteke, familia bereko kideetan maizago. Hala ere, tabu den gai bat denez, gertakari honen berri ez dugu gutxi arte izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario