2011/10/17

Mina atsegina izan daiteke?

Gorputzaren zonalde batek mina jasaten duenean, minaren hartzaileak (nozizeptoreak) bizkar muinetik garraiatzen dira eta informazioa burmuinera heltzen da. Honek neurotrasmisore baten jariapena eragiten du, endorfina (ekintza analgesikoa duen opiazeoa da). Zenbait egoeratan, ahalegin handia behar denean, sexu-aktibitatean bezala, nueropeptido honen jariapena handitzen da eta horrela mina atsegin bihur daiteke.

Bihurketa hau paradoxikoa izan daiteke. Biologo askok uste dute endorfinen jatorria bilatu behar dela harrapari batek eragindako heriotzan. Izan ere, substantzia hauen kopurua handiagoa da haragijaleen harrapakinetan. Jariapena heriotz atseginagoa izaten lagunduko lioke. Teoria honen arabera, sexua eta heriotzaren arteko erlazioa berriro eguneratuko litzateke plazerra minarekin elkartzen dugunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario