2011/11/23

Teknika berri bat asmatu dute haurren burmuin-kaltea detektatzeko

Badakigu ume batean ikasketerako arazoak daudenean, askotan izaten dela jaio zenetik burmuin kalteak zeudelako. Hasieran, kalte hauek ez dira ikusgarriak eta 6-7 urterekin egiten dira ikusgai.

Bartzelonako Clinic ospitaleko medikuek aurkitu dituzte irudi bidezko biomarkatzaile batzuk burmuin-kaltearen diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko. Markatzaile hauek %10-12 kasuetan izango dira positibo, eta hauetatik %50k izango dute ikasketerako arazoak etorkizunean

Biomarkatzaile hauek erresonantzia magnetikoaren bidez lortzen dira. Hauetan burmuineko gai zuria aztertzen da batez ere eta gai da %94 fidagarritasunarekin asmatu.

Teknika hau bakarrik erabiliko da haur oso goiztiarretan eta hazkuntza intrauterinoan arazoak izan dituztenetan. Irudian ikusiko da gai zuri eta gantz gutxiago dagoela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario