2011/10/09

Odol-hodi gehiegi izateak, Alzheimer gaixotasunean giltza izan daiteke

Badirudi azalpen berri bat aurkitu dela Alzheimer gaixotasunaren suntsiketa ahalmenerako: gehiegizko odol-hodiak.

Odol-hodien hormen zelulak edo burmuin ehunaren zelulak orain arte oso gai garrantzitsua izan da Alzheimer buruzko ikerketetan. Wilfred Jefferies, Britaniako Columbia Unibertsitatekoa, Kanadan, demostratu du gaixotasun neurodegeneratibo honetan odol-hodien hormen zelulen hedapena egoten dela.

Jefferies taldeak frogatu zuen Alzheimer zuten saguen burmuin ehunan, kapilarren kopurua bikoitza zela. Gainera, konturatu ziren Alzheimerrarekin hil ziren pertsonak, pertsona osasuntsuekin alderatuta, kapilar dentsitate gehiago zutela.

Jefferies taldeak uste du proteina beta-amiloideak direla odol-hodien hazkuntza estimulatzen duten seinaleak. Odol-hodi gehiegi izateak hezi hematoentzefalikoa apurtzen du. Hezi honen helburua oxigenoa burmuinera heltzea bermatzea eta birusak eta beste substantziak blokeatzea da.

Odol-hodiak hazten direnean, hormen zelulak zatiketa bidez ugaltzen dira. Zatiketa prozesu honetan, zelulak aldi baterako borobil bihurtzen dira eta memento honetan hezi hematoentzefalikoaren babesa eskasa da. Horregatik, elementu kaltegarriak pasa ahal dira burmuinera- Jefferies taldeak azaltzen du.

Heziaren hondatzeak beta-amiloide proteinen pilaketa ahalbidetu dezake, hauek neuronen inguruan jartzen direlarik eta azkenik, neuronen heriotza eraginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario