2011/11/06

45kg-ko eskrotoa duen gizon batek milioi bat dolar behar ditu operatzeko

W.W.Jr, 47 urteko gizona, lifedema eskrotal gaixotasuna pairatzen du 2008 urtetik. Bere gorputzak ura biltzen du eskroto barruan eta hori dela eta ezin du bizitza normala eraman.

Guinness liburuan sartu ahalko litzateke W.W.Jr, baina berak bakarrik ebakuntza jasan nahi du bere gaixotasunarekin bukatzeko, 45kg pisatzen duen konkorrarekin. Linfedema eskrotalaren eritasuna orain dela 3 urte hasi zen eta orain, ibiltzea eragozten dio eta baita beste aktibitateak ere. Ibili ahal izateko, kuxin bat jarri behar du barrabiletan mina zertxobait kendu ahal izateko.

Bere sufrimendua ebakuntza batekin bukatuko litzateke, baina bere seguruak ez du ebakuntza ordaintzen eta ondorioz, milioi bat dolar behar du. Medikuek ez dakite ebakuntza behin-betikoa izango den baina mementuz ez dute beste irtenbiderik aurkitzen. Txarto joaten baldin bada, kastrazioa egin beharko litzateke.

Horretaz aparte, 47 urterekin lan egiteari utzi behar izan dio eta etengabeko gernu egiteak ditu. Arnasteko zailtasunak ere baditu eta ezin da inhalagailurik gabe bizi. Etxetik ez da ia irtetzen. Ezin du ahaztu bizitza aldatu zen eguna: oso min handia jasan nuen gorputz osoan, mina gelditu zen eta horrek gongoil linfatikoak akatu zituen. Ohetik altxatu zenean barrabilak tamainaz handituta zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario