2011/10/05

Soziabilitatea nerabezaroan sortutako neuronekin zerikusia dauka

Nerabezaroan neuronen sorkuntza eteten denean, pertsona hauek oso antisozial bihurtzen dira helduarora heltzean. Albiste hau argitarazten du Neuroscience aldiskariak Yale-ko unibertsitateko ikasketa bat kontuan harturik. Ikerketa honen arabera, neuronen prozesua eteten baldin bada helduaroan, ez da portaeraren aldaketarik ikusten. Arie Kaffman-ek dio aurkikuntz honek laguntzen duela garapen soziala ulertzen maila molekular batean.

Zientzialariek, orain dela urte batzuk dakite burmuinean etengabe neuronak sortzen ari direla neurogenesi prozesuari esker. Prozesu hau haurtzaroan eta nerabezaroan da oso garrantzitsua. Yale-ko taldeak saguekin experimentuak egin zituzten neurona berrien funtzioak ezagutzeko adin talde ezberdinetan. Neurogenesia nerabezaroan eteten zenean, saguak helduaroan ez zuten beste saguak ezagutzeko jakin-mina, elkarrekintzak ekiditzen zituzten... ”Sagu hauek beste saguak, saguak ez balira bezala hartzen zituzten”- Kaffman-ek horrela azaltzen du fenomeno hau. Aitzitik, sagu helduak beste saguekin elkarrekiten zuten oso maiz. Gainera, frogatu zuten, animali helduei neurogenesia blokeatzen bazieten, portaera soziala ez zen aldatzen. Beraz, burmuinaren portaera egokia nerabezaroan zehar eragina dauka helduaroko portaeran.

Ikertzaileek uste dute ikerketa honek lagundu dezakeela esfizofrenia ulertzen, gaixotasun honetan hipokanpo gunean neurona berrien sorkuntzaren eskasia dago eta lehenengo sintomak nerabezaroan agertu ohi dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario