2011/11/20

Burmuineko "errepideak"

Erresonantzia magnetikoaren (EMN) bidez egindako 3D-ko margoztutako irudia dugu. Honetan, substantzia zuriaren bideak ikus ditzakegu proiekzio lateral batean. Substantzia zurian nerbio-zelula mielinizatuen zuntzak aurkitzen ditugu, hauek, informazioa nerbio-zelulen arteko informazioa eramaten dute burmuin (goikoa) eta burmuin enborraren (behekoa) artean. Irudi hau egiteko burmuinean urak duen mugimendua detektatu zen EMN-ren bidez. Urdin kolorearekin ikus ditzakegu burmuinaren goiko partetik (kortexetik) beheko partera (oinaldera) doazen bideak. Berde kolorearekin alde frontaletik alde okzipitalera doazen zuntzak adierazi dira. Eta azkenik, gorri kolorearekin ezker eta eskuin hemisferioen arteko konexioak ikus ditzakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario