2011/11/26

Alzheimer eta antibiralak?

Ikerketa baten arabera, herpes birusaren kontrako farmakoak erabilgarriak izan daitezke Alzheimerren kontra. Izan ere, HSV1 (herpes birus) Alzheimer gaixotasuna pairatzeko arrisku faktorea omen da genetikoki zaurgarritasuna dutenengan.

Gaixotasun degeneratiboa da eta eta gutxi gorabehera 18 milioi pertsona daude afektaturik. Plaka amiloideak pilatzen dira burmuinean eta ondorioz oroimen eta ahalmen kognitiboaren kaltea gertatzen da. Herpes birusetan ere beta-amiloide eta P-tau proteinak pilatzen dira, Alzheimerrean bezalaxe.

Orain dela gutxi frogatu egin da Alzheimer duten gaixoetan, euren plaka amiloideen erdialdean herpes birusa kokatzen dela. Beraz, horrela bada, herpes birusa erradikatzea funtzeskoa izango litzateke plaka amiloide horiek deusezteko.

2011/11/25

Tentsio arteriala jaisteko elikagaiak

Tentsio arteriala jaisten laguntzen duten bost elikagai:

1) Platanoa

2) Kakaoa

3) Arbia

4) Baratxuria

5) Orburua


Heste meharra

Irudi honetan heste meharra ikus dezakezue oso ondo (kiribilak egiten duena, ez alboetatik marko itxurako duena hori heste lodia baita). Jakin behar duzue heste meharra sistema digestiboaren atalik luzeena dela. Nagusietan 6 metroko luzaera du!

2011/11/23

Zein elikagaiak dira kaltzioan aberatsak?

Esnez beteriko edalontzi bat D bitaminan aberatsa da (eta D bitamina funtzeskoa da kaltzioa xurgatzeko). Beste esneki batzuk iogurta eta gazta ere kaltzion aberatsak dira. Izozkiak, berriz, ekidin beharreko produktuak dira. Sardinak eta izokina ere dira erabaki ona.

Teknika berri bat asmatu dute haurren burmuin-kaltea detektatzeko

Badakigu ume batean ikasketerako arazoak daudenean, askotan izaten dela jaio zenetik burmuin kalteak zeudelako. Hasieran, kalte hauek ez dira ikusgarriak eta 6-7 urterekin egiten dira ikusgai.

Bartzelonako Clinic ospitaleko medikuek aurkitu dituzte irudi bidezko biomarkatzaile batzuk burmuin-kaltearen diagnostiko goiztiarra egin ahal izateko. Markatzaile hauek %10-12 kasuetan izango dira positibo, eta hauetatik %50k izango dute ikasketerako arazoak etorkizunean

Biomarkatzaile hauek erresonantzia magnetikoaren bidez lortzen dira. Hauetan burmuineko gai zuria aztertzen da batez ere eta gai da %94 fidagarritasunarekin asmatu.

Teknika hau bakarrik erabiliko da haur oso goiztiarretan eta hazkuntza intrauterinoan arazoak izan dituztenetan. Irudian ikusiko da gai zuri eta gantz gutxiago dagoela.

2011/11/22

Barrearen zientzia




Umorea prozesatzen ari den bitartean, burmuinak bor-bor egiten du. Hamar zonalde ezberdin baino gehiago aktibatzen dira eta ez dira beti logikoenak liratekeenak jarduten: alde kognitiboa eta oroimena, lengoaia prozesatzen dutenak, plazerra eta justaposizioa, baina....ikus-eremua? Oraindik ezezaguna da.

2011/11/20

Zein da minbizirik izan ezin dezakeen gorputzeko zelularik bakarra?




Globulu gorria, hematiea edo eritrozitoa ere deiturik, minbizirik ezin dezake izan nukleorik ez baitu, eta dakigunez, material genetikorik gabe (DNA) ezin izango da kontrolik gabe hazi eta minbizia izan.



Hala ere, ez pentsa odolean minbizirik ez dagoela, leuzemia da adibide bat eta oso minbizi hilkorra da.